Gurean parte hartu nahi?

Ateak Ireki denon artean egiten dugu. Zu ere izan zaitezke Ateak Irekiren kolaboratzailea. Nola? Zure inguruan ematen diren eskubide urraketa edo borroken berri emanez. Horretarako gure email helbidea duzu (ateakireki@gmail.com) edota sare sozialetan ditugun kontuak (https://twitter.com/AteakIreki eta https://www.facebook.com/ateak.ireki ). Zure deialdiak, argazkiak, kronikak, iritziak, bideoak, audioak eta abar ongi etorriak izango dira.

Kazetaria zarela? Hori lehenago esan behar! Orduan jarri kontaktuan gurekin segituan, eta ziurrenik kolaborazio esparruak aurkituko ditugula. Lan pila egin nahi dugu, eta batzutan eskuak falta zaizkigu eta!