2013/12/23

Olentzerok ikatza eraman du Madrilera PPren espetxe politika salatzeko eta sakabanaketa bertan behera utz dezatela exijitzeko

Olentzerok, Mimoen laguntzarekin, ikatza eraman du Espainiako Instituciones Penitenciarias bulegoetara espetxe politika salatzeko eta euskal preso politikoen eskubideak errespeta daitezela exijitzeko. Ekimen honekin, sakabanaketa bertan behera uztea eskatu dute.




Olentzero eta Mimoen oharra: 
"Olentzeroren ikatza, merezi duenarentzat. Aurten ere, Euskal Herriko seme-alaba guztiei opariak uzteko milaka kilometro egin behar izango ditut, arranoa! Neguko gau izoztuan, elurretan ez irristatzeko eta astotik ez erortzeko komeriak! Algecirasetik Bapaumerainoko bide ditxosoak zeharkatzea ez da makala, zakua bete trastu, denok elkarrekin sukaldeko goxoan bapo afaltzen eta ozen kantatzen egon gintezkeenean. Baina halaxe daude kontuak: Elur bisutsak mukiak jelatuta, leihotik leihora barrote artetik maitasun pusketak banatzen, argi-foku malparatu horiek harrapatu gabe, erne! Bidean berdezko gizonek geratzen ez nautenean, opari horiek denak norentzat diren eta vascoa ote naizen, halako ozarkeriarik! Marmarti ospea daukat, harrapa ezazue! Esanak baino ez: Euskal Herriko seme-alaba guztiak etxean aurkitzen direnean agertuko dira nire benetako bizipoza eta zoriona. Zain nago ni ere, besterik ez. Bien bitartean, Madrilen eta Parisen egingo dut urteroko geldiunetxoa, merezi duenari ikatz mordo handiena uzteko. Ea mezua ulertzeko gauza diren, alajaina! Euskal Presoak eta iheslariak, etxera!"

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada