2013/12/01

Independentzia Eguna ospatuko dute Iruñeko euskal gazte independentistek abenduaren 6an

Iruñeko Alde Zaharreko Ernaik antolatuta, egun osoko egitaraua izango da Espainiako Konstituzio egunean ezer ez dagoela ospatzeko aldarrikatzeko.


Abenduaren 6an, “Espainiar konstituzio santua“-ren egunean, Alde Zaharreko Ernaik "borroka eta aldarrikapen eguna" antolatu du “Carta Magna”-ren inposaketaren kontrako protesta egiteko.

"Independentzia Egunaren ospakizunarekin batera, estatuari beste behin erakutsi nahi diogu 36 urte beranduago hemen herri bizi eta borrokalaria egon badagoela, desagertzeko prest ez dagoena, aspaldi espainiar oligarkiarengandik jasaten duen opresioaz askatzeko erabaki tinkoa hartu zuena, bere borrokarekin batera gizartearen transformazio iraultzailea bilatzen duen herria, txanpon bereko bi aurpegien kontsigna errealitate bihurtuz", adierazi du Iruñeko Alde Zaharreko Ernaik.

Ekimen ezberdinak egingo dira egun osoan zehar. Goizean Arran Katalunyako gazte erakundeak hitzaldi bat eskeiniko du goizeko 11etan, herrialde honetan bizi duten prozesu burujabearen inguruan. Eguerdiko 14etan bazkaria izanen da, eta ondoren bertsolariak. 18etan kalejira bat egingo da Udal plazatik abiatuta, eta 20etan kontzertuak izango dira, Goienetxe Anaiak, Kasu eta Bobatu taldeekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada