2013/12/12

[Bideoa] Iruñerriko garraio publikoaren langileak greba mugagabean izango dira 16tik aurrera

Langileen soldatak murriztuko dituzte, eta hauek gaur egungo lan baldintzak mantendu nahi dituzte.





TCC enpresak, Iruñerriko hiri garraioaz arduratzen dena eta 450 langile duituenak, alde bateko erabakiaz eta erreformak ahalbidetu zuen "Comisión Consultiva Nacional de Convenios Colectivos" erabilita langileei soldata %5,38 murriztu die abendutik aurrerantzean. Langileek, beraien lan baldintzak mantenduko dituen eta erreforma indargabetuko duen lan hitzarmena lortu nahi dute. Hau helburu, enpresa behartu behar dute negoziatzera eta horregatik langileak, guztiak elkarrekin, mobilizazioari ekin diote.

Lan uzte partzialak burutu dituzte azaroaren 19, 21, 26 eta 28an abenduaren 9an eta abenduaren 11an egun osoko lan uztea. Hauetan elkarretaratzeak, manifestazioak, kotxe karabanak, piketeak burutuz eta kartelak jarriz eta esku orriak banatuz, pairatzen duten egoera salatu dute.

Enpresak bere horretan jarraitzekotan, langileek, greba mugagabeari ekingo diote abenduak 16an. Garrantzitsua da oso, jendarteak jakin dezan, azken 3 urtetan TCC enpresak 3.943.492,82 eurotako irabaziak izan dituztela, ia 4 milioi euro.

Langileei inposaturiko soldata murrizketa ez du balioko ez zerbitzua hobetzeko ez merkatzeko ere. Iruñerriko mankomunitateak guzti honen erantzulea da eta ez du deus egin langileen alde. Nafarroako Gobernuak (UPN) %60 eta %40ko zerbitzu minimoak inposatu ditu, langileen eskubideak zapuztuz enpresaren mesedetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada