2013/12/19

[BIDEOA] EH Bildu:"PSN da Barcinak 2015 arte jarraitzearen erantzulea"

EH Bilduk aurrekontuen bigarren luzapenaren ondotik, Nafarroako egoera larria azpimarratu eta alderdi batzuek beren interesak nafar jendartearen gainetik jartzen dituztela salatu du. EH Bilduren ustez "PSN gezurretan ari da hauteskundeak aurreratu nahi dituela esaten duenean", EH Bilduk oposizioko alderdi guztiekin harremanak izan dituela azaldu du eta zentsura mozio bat adosteko baldintza bakarra jarri duela mahai gainean: "gobernu berriaren lehen ardura hauteskundeak aurreratzea izatea". 


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada