2013/11/05

[Bideoa] Preso eta iheslarien etxeratzearen alde egingo duen ‘Denak ala inor ez’ gazte dinamika aurkeztu du Ernaik

Preso eta iheslarien aldeko “konpromiso txikiak” hartzera deitu du gazteria Ernaik, gaztaka konpontzeko “ezinbesteko agente” direla argudiatuta. Bide horretan, ‘Denak ala inor ez’ dinamika aurkeztu du gazte andanak Ibaetako Campusean (Donostia). Gazteri osoari zabalduko dioten tresna izango da, eta herriz-herri borroka hori lantzeko formatu propioak garatzera deitu dute.






Praktikan eta konpromisoan oinarritutako dinamika izango dela azaldu dute: “Hamaika modu daude norberak bere ekarpena egiteko. Garrantzia ekarpen hori egin gabe ez geratzean datza”. Adibide gisa jarri dute preso eta iheslarien senideei bidaietan laguntzea, gutunak idatzi eta bixitak egitera animatzea, aldarriz jositako kamiseta janztea, banderolak, pinak, etab. eramatera bultzatzea…

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada