2013/11/05

Jone Lozano euskal preso politikoari 5 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Owly Images2011an atxilotu zuen Frantziako poliziak ETArekin harremana izateaz leporatuta. Gaur egun Lyongo espetxean aurkitzen da sakabanatuta.

Jone Lozano Miranda, Lyongo espetxean espetxeratua dagoen preso politikoa, atzo epaitua izan zen Parisen. Babesa eta elkartasuna eskeintzera Parisera joan ziren Leitza eta Aresoko bizilagun batzuk Algorta eta Leioako lagun eta senitartekoekin batera.

Jone Lozanok 2010eko otsailean alde egin zuen ETAko kide izatea leporatuz atxilotzeko agindua emana zela eta. Urte batera, 2011ko martxoan, atxilotua izan zen eta Lyongo espetxe prebentiboan egon da orain arte epaiketaren zain. Atzo izan zen epaiketa eta fiskalak 6 urteko espetxe zigorra eskatu ostean epaileak 5 urteko zigorra ematea erabaki zuen.

Notre Dame katedralaren atarian kontzentrazioa egin zuten Euskal Herritik joandakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada