2013/11/12

Iruñeko Egunean herritarrak protagonista bihurtzea bilatzen du Gora Iruñea plataformak

Datorren azaroaren 29an Iruñeko Eguna ospatuko da. Herritarrak hirian protagonista bihurtzea bilatzen du Gora Iruñea plataformak. "Horretan ematen dugu urtea, Iruñeko jai egutegia alaitzen, Iruñeari kolorea eta kultura ematen", adierazi dute. Eta horrela izateko, egun berezi honetarako, egitarau oparoa prestatu dute. Iruñeko Udalean jada egun horretan Takoneran, Vistabellan, karpa jartzeko eskaera duela aste luze jakinarazi zuten. "Iaz bertan ospatu genuen gure hiriko egun handi hau eta aurten ere bertan egongo gara. Egun osoko egitaraua osatu dugu, eta Alde Zaharreko kaleetan barna ere arituko gara", informatu dute.



Egitaraua goiz goizetik hasiko da. Muthiko Alaiak abesbatza, goizeko 7etan aterako da, eta 10:30etan karpan hamarretakoa izango da, eta horrekin batera motoserra artistikoa ikuskizuna izango da. Ondoren kalejira Alde Zaharreko kaleetatik eta 12etan Iruñea Kantuz arituko da. 13:30etan Gora Iruñeak urtero banatzen duen saria emateko ekitaldia egingo da, eta ondoren Larrain dantza egingo da.

Motorrak berotzeko eta gosea asetzeko, 15etan herri bazkaria egingo da karpan. Dantzaldia izango da 17etan Irrintzi peñan, beste kalejira bat Alde Zaharreko kaleetatik eta 18etan dantzaldian karpan Ingoaldeu taldearekin. Alde Zaharretik batukada bat ibili ondoren, kontzertuak izango dira karpan, 20etatik aurrera, La Jodedera, Afu eta Zartako K. taldeekin. 21etan Muthikon Luziano arituko da, eta gaueko 12:30etatik aurrera, berriz dantzaldia eskeiniko du Ingoaldeu taldeak karpan. 1etan Gora Iruñeako tabernan Dj JoTaTxo-rekin gaupasa hasiko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada