2013/11/05

[BIDEOA] Patxi Zabaleta: "Ikurrina askatasunaren ikurra da"

"Ikurrina Iruñean: Historia de la negación" elkarrizketa sortako hirugarren pasartea aurkeztu du Iruñea Askatasunez dinamikak. Kasu honetan Patxi Zabaletarekin aritu dira, 1979-1083 eta 1987-1991 legegintzalditan Iruñeko zinegotzi izandakoa. Hain zuzen ere, bere lehenengo legegintzaldian UPNk bultzatuta eta UCD zein PSNren babesarekin ikurrinak Iruñeko udalean ofiziala izateari utzi zion. Zabaletaren iritziz oraindik orain "ikurrina askatasunaren ikurra da" eta 2010eko txupinazoan ikurrina sartzen zutenen epaiketa bertan behera gelditu beharko litzateke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada