2013/11/05

[Bideoa] Gorka Urbizu: “Garai aproposa da Herri honek aurrera egin dezan eta guztion artean itsaso zabal hori sor dezagun”

Abenduaren 7an Durangon egingo den Olatuaren promoziorako lehenengo bideoa kaleratu dute. Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslariak musikari legez egin ahal duten ekarpenaz hausnartu zuen, nola emozioen bidez eragin dezaketen, nola transmititu, nola hunkitu.





Durangon hainbat lagunek sortutako ekimena da Olatua. Abenduaren 7an euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan bultzada berri bat eman nahi duena, indarra helarazi nahi duena. "Tantaz tanta, preso eta iheslarien eskubideak betetzera goaz. Tantaz tanta, etxerantz datoz. Tantaz tanta, konponbiderantz goaz", iragartzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada