2013/11/06

[Bideoa] Azaroaren 16an ospatuko da Azken Ikasle Dantza Donostian

Donostiako Ilunben izango da Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrena ospatzeko festa. Azaroaren 16an ospatuko da Azken Ikasle Dantza, antolakundeak egingo duen gisa horretako azken jaialdia. 18:00etan ekitaldi nagusia egingo dute, eta kontzertuen txanda izango da ondoren: Ze Esatek!, Bad Sound System, Gose, Betagarri eta Las Tea Party Dj’s igoko dira oholtzara, baita beste hainbat talde eta abeslari kolaborazioak eginez.





Ikasle Abertzaleak "Azken Ikasle Dantza" izeneko jaialdia ospatuko du datorren azaroak 16 Donostiako Ilunbe plazan. Ekitaldi politiko batekin hasiko da guztia, arratsaldeko 18:00 25 urteko ibilbideari errepaso eginez. Ekitaldi nagusi hontan atzoko eta gaurko ikasle antolakundeko borrokei so egiteko aukera izango da. Ondoren, Gose, Bad Sound System, Ze Esatek, Betagarri eta Las Tea Party Djs ariko dira eszenatokian.

Azpimarratzekoa Betagarriren kontzertua, berezia izango delako. Izan ere, 1998An Betagarrik sortu zuen “10 urtez ikasle eta abertzale” kantua. Lehenengo Ikasle Egunerako musika banda egin zuen Betagarrik orduko Dimako jaialdirako. Betagarrirekin batera, baina, urte guzti hauetan Ikasle Abertzaleak-entzat kantuak sortu dituzten lagun guztiak izango ditugu IArentzat sortutako kantuak zuzenean jotzen. Dank taldea, Amurriorako Ze Esatek-ek prestatutakoa, Amaiurren “Urtez urte tantaz tanta”, Edan-en “Itzartu ikasleria”, 20. urteurreneko Anger-en “Iraultza Haziak”, Arrasaterako Des-Kontrol-ek egindakoa, azken kongresurako On taldearena… denak izango dira Betagarrirekin batera. Baita Doctor Deseoko Francis ere.

Autobusen ordutegiak, sarreren salmenta lekua eta bestelako informazio guztia AzkenIkasleDantza.tk helbidean topa daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada