2013/11/14

[Bideo] Mikel Arregi omenduko dute Lakuntzan bere hilketaren 34. urtemugan

Ekitaldi politiko bat egingo da azaroaren 16an Lakuntzan eguerdiko 12:30etan. Egia, aitortza eta erreparazioa exijitu dute.



Mikel Arregi Marin Lakuntzako Herri Batasuneko zinegotzia, Guardia Zibilaren balizko kontrol batean tirokatu zuten 33 urte zituela. 1979-ko azaroaren 11ko goizaldea zen, duela 34 urte.
 
Herriaren erantzuna bapatekoa izan zen; indar okupatzaileen aldetik bortizki erreprimitutako batzarrak eta manifestaldiak egin ziren herri guztietan eta greba orokorra Euskal Herri osoan. Mikel Arregiren hilketa Nafar Parlamentuan tratatu zen, baita Estatuko Senatuan ere. Handik egun gutxitara ikerketa batzorde bat antolatu zen, non lekukoek adierazi zuten, Mikel Arregi tirokatutako tokian ez zegoela inongo kontrolik jarrita.

1981-ean tiroketan parte hartu zuten Guardia Zibilen aurkako epaiketa ospatu zen eta “imprudencia simple” delitu pean kondenatuak izan ziren: 3 hilabeteko kartzela eta ordain sari sinboliko bat familiarentzat.

Owly Images1980-an, tiroketa emandako tokian monolito bat jarri zen. Bera, Bakaikuko Jose Ramon Anda, eskultore ezagunaren obra zen. Monolitoak gutxienez, 2 leherketa jasan ditu, erroetatik aterata izan da behin baino gehiagotan, oroitzapen plaka lapurtu diote.

"Zoritxarrez, Estatuak Euskal Herriaren aurka erabilitako biolentziaren ondotik hildako, zauritutako eta kaltetutako zerrenda luzea da. Egia, aitortza eta erreparazioa Mikelen familia eta lagunei, gainontzekoen famili, kaltetu eta estatuaren biolentzia jasan duten herri guztiei" zor zaiela adierazi dute Lakuntzako ekitaldiaren antolatzaileek. Estatu espainolak Euskal Herriaren kontra erabilitako biolentziak sortutako kaltearen "aitortza egin eta bere ardura onartzeko" garaia dela azpimarratu dute.

"Euskal Herrian, justizian, min guztien aitortzan, egian eta errepazioan oinarritutako bakea behar dugu. Horrez gain, berriz gertatuko ez denaren bermea zor zaigu, eta horretarako, etorkizuna zutabe demokratiko sendoetan oinarrituz eraiki behar dugu, non herri bezala dagozkigun eskubideak (erabakitzeko eskubidea) eta norbanakooi dagozkigunak (giza eskubideak) denontzako bermatuta egonen diren", adierazi dute Mikel Arregiren senide eta lagunek.

Datorren larunbata, azaroak 16, eguerdiko 12’30tan, Lakuntzan manifestazioa eta ekitaldi politikoa ospatuko dute Arregiren omenez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada