2013/11/13

[Bideo] Bertan behera gelditu da Azken Ikasle Dantza jaialdia

Ikasle Abertzaleen 25. urteurrena ospatzeko larunbatean Ilunben (Donostia) egitekoa zen Azken Ikasle Dantza jaialdia bertan behera uztea erabaki dute, aurretiazko sarreren salmentak emaitza kaskarra izan duelako. Ez dute posible ikusten hurrengo egunetan sarreren salmenta nabarmen handituko dela, eta ez dute bideragarritzat jotzen jaialdia gauzatzea. Aurrera eramanez gero ospakizunak sortu lezaken diru zuloak ”aurrera begirako lan politikoa baldintzatu” aurreikusi dute. Sarrera aurrez erosi duen jendeari dirua itzuliko diete erosi duten lekuan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada