2013/11/08

[Bideoa] "Astindu burua, irauli mundua" izeneko dinamikari hasiera emanez, Euskal Herriko askapen mugimenduaren inguruko hitzaldiak antolatu du Ernaik Iruñean

“Ernaik eskola bat izan nahi du”, adierazi dute Iruñerriko Ernaiko kideek. Bide horretan, ikasturte honetan zehar gai ezberdinen inguruan hitzaldiak, tailerrak eta eztabaidak antolatu eta bitarteko ezberdinak eskainiko dituzte. Formazio saioekin duten helburua da “bizitzaren eremu guztietan garatzen ditugun praktikak aztertzea eta burujabetzaren norabidean iraultzea”. Lehen fasean nazio askapen mugimenduaren ibilbidea aztertuko dute, azaroaren 9tik aurrera, bi larunbatean behin egingo dute saioa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada