2013/11/07

[Bideoa- Argazki Galeria] Tartalariekiko elkartasuna "goxo goxoa" gaur Iruñean

Baluarten ospatu den Pirinioetako Lan Elkartearen bilkuraren aurrean kontzentrazioa egin dute AHT proiektuaren aurkakoek, eta azaroaren 18an epaituko dituzten tartalariei elkartasuna adierazi diete.






Created with flickr slideshow.
Argazkiak Mintxo Gorri

Iruñeko Baluarten Piriniotako Lan Komunitatearen Osoko Bilkura ospatu da. Izena emanda zeuden 8 lagun saiatu dira sartzen AHTren aurkako protesta egiteko baino erretenituak izan dira eta sartzea debekatu zaie. Debeku honen "ezlegaltasuna" eta populazioaren kontrola ahalbidetzen dituzten "polizia fitxategi erraldoien ugaritzea" salatu nahi izan dute Mugitu! taldekoek. Gogoratuko denez, duela bi urte erakunde honek Okzitaniako Tolosan ospatu zuen bere osoko bilkuran Mugitu!ko kide batzuek Nafar Gobernuko lehendakaria tartakatu zuten, ekitaldi hartan bera bait zen "Euskal Herrian AHT inposatzearen erantzule nagusia".

Baluarteko Jauregiaren aurrean eguerdiko ordubatean AHTren proiektua salatzeko eta tartalariekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat burutu da. 60 bat lagunek parte hartu dute eta gai horien inguruan kontsignak ozen oihukatu ondoren tarta guda bat egin da bildutakoen artean denon gozamenerako.

Gaurko elkarretaratzea egiteko arrazoi nagusiak bi izan dira. Batetik, EAEn zein Nafarroan martxan dauden AHTren eraikuntza lanen aurrean berriro euren aurkakotasuna adieraztea. "Gure oposaketa bultzatzen duten argudioak begibistakoak dira: hala nola, lurraldean eragiten duen hondamendia, bere energia kontsumo itzela, bere izakera elitista, ondasun publikoaren xahuketa, egungo zerbitzu eta geltokien galera, eta egiazko eztabaida publikoaren falta nabarmena".

Mugituren ustez, Yolanda Barcina Nafarroan egiten ari den "zentzugabekeria" honen arduradun nagusia da, "egun inoiz baino zentzugabeagoa, AHTko 60 km.ko tartea egin nahian bait dabiltza".

Bestetik, gaurko elkarretaratzearen bidez, Okzitaniako Tolosako ekintzaileekiko duen "mendeku gosea" salatu nahi dute. "6 eta 9 urte arteko kartzela zigorra eskatzen bait du 3 tartalarientzat zein prentsaurrekoa eman zuen laugarren kidearentzat, protesta ekitaldi publiko eta ez biolentoa burutzeagatik. AHTren arduradun baten seinalaketa eta protesta ekintza baino ez zen izan, mendebaldeko herrietan , gehienez jota, isun batez zigortzen direnen modukoa".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada