2013/11/12

#AHT [Bideo-Argazki galeria] Abiadura haundiko trenaren lanak gelditu dituzte berriz ere Kadreitan

Tartalariei elkartasuna adierazteko egindako ekimen honetan azaroaren 16an, AHT Gelditu Elkarlana Nafarroak deituta burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.





Gaur, Erribera, Lizarra eta Iruñeko hainbat lagun Kadreitan, AHTko obren berehalako gelditzea eskatzeko, ekimena burutu dute. Eserialdi bat burutu dute, 35 minutuz bederen lanak bertan behera uztea eragin duena. Ekimen honekin sinbolikoki blokeatu dute makinen ibilbidea euren gorputzak erabiliz. "Hauxe da hain zuzen gure lurra eta berau suntsitu nahi dutenen artean jar dezakeguna, gure bizi ereduak eta inposatu nahi diguten irrazionalitatearen artean jar dezakegun ezur-haragizko hesia", adierazi dute ekintzaileak.

Ekintza burutu duten pertsonek salatu dute Erribera dela langabeziak gehien zigortutako eskualdea, eta "aberatsentzako" tren bat egin nahi dutela. "Nekazaritzarako geratzen zaigun lur gutxietako bat zementuz beteko du tren honek. Eta beste ondorio zuzen bat ekarriko du zonalde honetan: ohiko trenaren desagerpena, herrietako geltokien desagerpena eta herri hauen isolamendua."

Gogoratu dute TSJM-k (Madrileko Justizi Tribunal Gorenak) emandako epaia gogorarazteko, izan ere ingurumen-inpaktu txostena (DIA) obrak hasi aurretik iraungita, zaharkituta zegoen. Horrexagatik salatu dute AHTren lanak "ilegalak" direla.


Created with flickr slideshow.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada