2013/10/29

Presoak: Sevillako espetxean dauden hamaika euskal preso politikok gose greba abiatu dute espetxeko bizi-baldintzak salatzeko

Horien artean Juan Mari Etxebarri preso nafarra aurkitzen da.

Sevillako espetxean dauden euskal preso politikoek borrokaldi bat hasi dute gaur bertan, espetxean dituzten bizi-baldintzen salaketa egiteko. Bertan dauden hamahiru euskal preso politikoetatik hamaikak (Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul) gose greba mugagabea abiatu dute, eta beste bik (Javi Agirre eta Iñaki Arakama) arrazoi ezberdinengatik ez dute gose greba abiatu, baina, bat egin dute borrokaldiarekin.



Sevillako espetxean aspalditik bizi dute "tentsio egoera gogor bat", Etxeraten hitzetan. "Muturreko bizi-baldintzak jasaten dituzte: beti isolamenduko moduluan izaten dituzte; ez diete inolako aktibitaterik egiten uzten; patiora irteterakoan metal detektagailutik igaro arazteaz gain, ukimenezko miaketa egiten dizkiete gorputz osotik, noiznahi barrabilak edo zakila ukitzera helduz, tentsio une handiak bizi dituzte; Arkaitz Bellon euskal preso politikoak jipoia jasan zuen; aurrez-aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izan dizkiete; senideei ere miaketak egin izan dizkiete aurrez-aurrekora edo lokutorietara sartzeko eta honen ondorioz zenbait bisita galdu dituzte; eta abar luze bat", salatu du euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak.

Egunero pairatzen dituzten eskubide urraketa hauen aurrean, espetxeko zuzendariarekin bildu izan dira, baina, alperrik. Eta epaile zein espetxeetako idazkaritza orokorrari bideratutako kexa eta salaketek ere ez dute emaitzarik izan. Egoera honen aurrean borrokaldia hastea erabaki dute; helburua "bizitza duin bat eta osasuna zaintzeko bermea eskuratzea" da.

1 comentario:

  1. El 9 de Noviembre acto en Gernika y el 11 de Enero la manifestación anual en Bilbo . ¿ Servirá de algo ? pues yo que sé probablemente no pero al menos no dejaremos solos a los presos politicos de este pais. ÁNIMO a todos !!!!!!!!!

    ResponderEliminar