2013/10/23

LOMCEren aurka mobilizatuko da Nafarroako Hezkuntza Komunitatea ostegun honetan

Iruñean eta Tuteran burutuko dira manifestazioak LOMCEren aurka, arratsaldeko 18etan.

Nafarroako Hezkuntza Komunitateak (sindikatuak, guraso elkarteak eta ikasle taldeek) LOMCEren aurka adostutako mobilizazio egutegiaren berri eman du. Sortzen eta Herrikoak deituak eta gehiengo sindikalak eta ikasle elkarteek babestua, Nafarroan ez dago greba deialdirik, baina manifestazioak burutuko dira Tuteran eta Iruñean urriaren 24an. Iruñean, hitzordua arratsaldeko 18etan da, Autobus geltokitik abiatuko da manifestazioa. Ordu berean, Tuteran izango da mobilizazioa, Plaza Berritik abiatuz.

Egun hauetan, ikastetxeetan erreibindikaziorako materialak egiten ari dira: pankartak, txinoak, horma-irudiak, aterkiak, puxikak... beti ere LOMCEren aurkako leloak eta arrazoiak islatuz. Materiale hau ikastetxeetan jartzeaz gain, manifestazioetara ere eramago dituzte.

Baina mobilizazioak ez dira urriaren 24an geratuko. Urriak 31 kontzentrazioak egingo dira ikastetxeetan, eta azaroaren 7an Hezkuntza Departamentuan ikastetxeetako argazkiez osaturiko horma-irudia emateko bilduko dira ikasle, guraso, irakasle eta ikastetxeko langileak sindikatuekin batera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada