2013/10/02

#HerriraAurrera Iritzia: "Txoriak eta putreak"

Rakel Arjol

Putreak inolaz ere mespretxatu nahiean, astelehenean bizitakoa eta gero, konparaketa honek hegan darrai neure buruan. Batzuek aurrerapausoak ematen dituzten bitartean, beste batzuek atzerapausoak eman nahiago. Astelehenean Iruñeko Nabarreriako txoriak horren lekuko izan ziren. Elkarbizitza, errespetua, alaitasuna… dakartzaten txoriek “putreen” eraso bortitza jasan behar izan zuten.



Aldi berean, geure Euskal Herri maiteko beste toki batean txoriek askatasunari eta maitasunari abesten zieten bitartean, beste “putre” batzuek hegoak mozten zizkieten. Hori gutxi ez, eta beste txori batzuek “putreen” lagunen aurretik korrika egin behar izaten zuten, eta gutxien korrika egiten zutenek edo aurpegia ematen zutenek, kolpea jasan behar.

Putreek, behintzat, jateko egiten dute bizitzaren legeari jarraituz, beste “putre” horiek, aldiz, beste lege batzuei. Mikel Laboak bezala, nik eta beste askok ere txoria bezainbeste maite zaituztegu.

Itsasoan elkar ikusiko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada