2013/10/10

#FreeHerrira [Audio] Jon Garai: “Jendea kikildu nahi izan dute, presoen eskubideen aldeko erabakiak iritsi aurretik”

Jon Garai Herriraren aurkako operazio polizialean atxilotua Euskalerria Irratian elkarrizketatu dute, eta bertan sarekada berri hau Estrasburgo laister 197/2006 Doktrinaren inguruan emango duen ebazpenarekin lotu du.




“Zalantza eta kezka asko ditugu, ez dakigu zertara datorren orain tamaina honetako operazio bat”, hala esan du Jon Garaik, Herrira mugimenduko eledunak, Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa batean. Atxilotu zuten. Askatu dute. Ez du argi Herriraren aurkako operazioaren helburua. Baina garbi dauka Espainiako Gobernuak ez duela urratsik egin nahi presoen auzian: “Oztopoak jartzen dituzte, ez dute bakeari laguntzeko inolako borondaterik”. Hala mintzatu da Metropoli Forala saioan.

Presoen eskubideen aldeko
Herrira-ren kontrako operazioa ilegalizazio fase berri baten hasiera izan zitekeela pentsatu zuten hasiera batean. Nolanahi ere, egunak aurrera egin ahala Garaik dio bestelakoa irakurketa bat egiten dutela: “Parot Doktrinaren inguruan aurki berriak izanen dira, eta oso litekeena da Europa presoen eskubideen alde eta Espainiako agintarien kontra egitea”.

Hori horrela, bere ustez, datozen asteotan presoen aldeko elkartasun mugimendua indartu eginen da, eta trapuan pupua jarri nahi izan dute. “Operazio honen bidez, presoen alde har daitezkeen erabakiak zapuztu nahi dituzte. Gizartea kikildu nahi dute presoen alde har daitezkeen erabakien aurretik”, hala adierazi du Herrira mugimenduko eledunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada