2013/10/02

[Bideoa] #HerriraAurrera Manifestazio bat antolatu dute Nafarroako eragileek datorren ostiralerako operazioa salatzeko

Nafarroako alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialak Herriraren aurka egindako operazioaren aurka agertu da, eta datorren ostiralerako manifestazioa bat antolatu dute. 20etan Sarasate pasealekuan da hitzordua. Eguerdiko 12etatik 12:30 arte bilkurak egingo dira udaletxe eta lantokietan.





Herrirarekin "normaltasunez" harremanak mantendu dituzten eragile politiko, sindikal eta sozialak agerraldia burutu dute gaur Iruñean. "Asko partekatu izan dugu, elkarrekin lan egin dugu eta gure artean erakundeen zein pertsonen arteko harremanak daude. Erakunde horretako hainbeste militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten digu. Horregatik, edozer baino lehenago, atxilotuekiko eta hauen senideekiko elkartasuna" adierazi nahi izan dute.

Operazio polizial honek "eskubide eta askatasun demokratikorik funtsezkoenak urratzen" dituela salatu dute, eta Herriraren lana "publikoa, baketsua, anitza eta betiere giza-eskubideen defentsa" izan dela gogoratu dute eta operazio honek helburu politikoak dituela adierazi dute, horien artean Euskal preso politikoen eskubideen defentsa kriminalizatzea, itun antiterroristaren aro politikoa luzatzea, PPk Estatu mailan dituen arazoak estaltzea eta presoen auzia "gutxi batzuren arazo bihurtzea". Horren inguruan argi utzi nahi izan dute preso eta errefuxiatuekiko eskubideekin "zalantzarik gabeko konpromisoa" hartu dutela eta operazioa euren aurka ere badoala.

"Erantzun zabal eta irmoa" bultzatu behar dela sinetsita, bildutako antolakundeek iragarri dute datorren ostiralean arratsaldeko 20etan Sarasate pasealekutik manifestazioa egingo dutela. Gainera, goizean sindikatuek lantokietan eta udaletxetan deituriko mobilizazioetan parte hartzera gonbita luzatu dute, eta euren atxikimendua ematen diote baita ere Urriaren 5an Bilbon egingo den manifestazio nazionalari. Manifestazioara joateko autobusak antolatu dituzte, eta nahi duenak euren egoitzetara jo dezake izena emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada