2013/10/28

[Bideoa] Hamarka pertsona elkartu ziren Antsoainen eskubide zibil eta politikoen alde

Herriraren aurkako operazioa eta Madrilen emanten ari diren makroepaiketak salatzeko egindako mobilizazioa jendetsua eta anitza izan zen.





Igande honetan, manifestazioa egin dute Antsoainen, “Eskubide Zibil eta Politikoen Alde” lelopean. Manifestazioa 13ak aldera abiatu zen Lapurbide plazatik, eta Antsoaingo kaleak zeharkau ondoren, Euskal Herria Plazan bukatu zen.

Manifestazio honen helburua herrian aste hauetan ematen ari diren gertakariak salatzea zen. Batetik, Fermin Martinez eta Artzai Santesteban, “Segiko” auzia dela eta Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari dira. Bestetik, Imanol Karrera eta Jon Garay, Herrira Mugimenduaren kontrako polizia operazioan atxilotuak izan ziren.

Manifestazioan 270 pertsona inguru hartu zuten parte, eta bukatzerakoan Antsoainko bi auzokideek, zenbait sekore zein kolektiboetan parte hartzen duten pertsona desberdinen izenean, eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestu bat irakurri zuten.

Datorren asteazkena, urriaren 30ean Udal osoko bilkura egonen da. Udal talde gehienekin bilkurak egiten ari dira gertakari hauen inguruan irakurketa konpartitzeko eta osoko bilkurara adostutako mozio bat eramateko asmoz. Gainera azaroaren 7an Antsoaingo Herri Harresiaren asanblada ireki bat egingo da erabakitzeko zeintzuk izango diren hurrengo ekimenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada