2013/10/31

[Bideoa] AHT: Ia 5.000 sinadura lortu ditu dagoeneko "tartalarien" aldeko elkartasun kanpainak

Elkartasun kanpainarekin datorren azaroaren 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean burutuko den epaiketa salatu nahi dute, eta auziperatuen absoluzioa exijitzen dute.





4.867 sinadura lortu dira interneten bidez jadanik Nafarroako Lehendakariari tartakada botatzea 5 eta 9 urte arteko kartzelarekin zigortu ez dadin. Epaiketa data azaroaren 18an jarri du Audientzia Nazionalak.

Hurrengo egunetan salaketa eta elkartasun ekintza ezberdinak burutuko dira:
- Azaroak 7 osteguna : Iruñeko Baluarten eguerdiko 13etan kontzentrazioa, Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) bertan ospatuko duen osoko bilkuraren atarian. Hain zuzen ere, CTP erakunde horrek duela bi urte Toulousen ospatu zuen konferentzian tartakatu genuen Yolanda Barcina AHTren aurka protesta egiteko.
- Azaroak 12 asteartea: Herriz herriko ekintzak eta kontzentrazioak.
- Azaroak 16 larunbata: Manifestazio Golosala Iruñean tartalariekiko elkartasunean eta AHT gelditzeko.
- Azaroak 18 astelehena: Kontzentrazioak Madrilen AN aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada