2013/10/08

[Bideo] Iruñerriko gazte mugimendua elkartuko da datorren urriaren 17an Txantreako auzotegin

Urriaren 17an, arratsaldeko 18:30etan, Txantreako Auzotegin elkartuko da Iruñerriko Gazte Mugimendua gazteek bizi duten egoeraren aurrean erantzuna emateko eta alternatibak eraikitzeko.





Iruñerriko Gzte Mugimenduak kaleratu duen komunikatua:
"Entzuten duzu?
Kapitalaren txakurren bokatxen soinua da.
Bai, beti herritarron aurka, behekoen aurka, gure aurka darabiltzatenak.
Eta zergaitik tirokatzen gaituzten? Gurea dena aldarrikatzera kalera atera ez gaitezen. Gure etorkizuna, gure eskubideak, gure bizitza. Erreforma eta kolpeen bidez eskuetatik kendu diguten guztia. Poliziarentzako materialean milioiak xahutzen dituzten bitartean, osasun etxeak itxi, irakaslegoa lanetik bota, familia osoak beren etxeetatik kaleratu, fabrikak itxi, lan erreformak aplikatu eta LOMCE legea inposatzen digute, besteren artean. Lanerako aukera oro ukatua zaigu, emantzipazioa ezinezkoa,... Prekarietatea, zapalkuntza, exilioa, izua eta errepresioa... horixe da gure oraina. Urtero beraien irabaziak milioika hazitzen doazen einean, gu etorkizun beltz baten aurrean aurkitzen gara.

Soberan dakigu errudunak nortzuk diren. UPN, PSN eta alderdi kolaboratzaileak, banka, Pproak, Diario de Navarra eta komunikabide manipulatzaileak, enpresariak eta bestelako lapurrak, alkate ustelak, espekulatzaileak, Opus Dei,... frankismoaren oinordeko zuzenak, atzoko faxistak, eta gaurko demokratak. Langileriaren hilotzen gainean beraien inperioa eraiki dutenak.

Duela hilabete gutxi kapitalista ezagun batek zioen moduan “bada klase borroka bat, ados, baina nire klasea da, klase aberatsa, gerratean dabilena, eta irabazten ari gara”.

Nazkatu gara!

Ez gaude prest bizi osoko esklabutzara kondenatzen gaituen sistema bat jasateko. Ez gaude prest haiek merkatuen agindu deiturikoei (kapitalismoari) men eginez bizitzeko.

Utziko al diegu?

Badira urte eta erdi Iruñerriako gazte ugari eraso hauen aurrean erantzuteko elkartu ginenetik. Auzo eta herri bakoitzeko errealitatetik abiaturik, manifak, ekintzak, gazte blokeak, kaleak astintzea, grebak,... Gure jarrera zein zen argi eta garbi adierazi genien: INTSUMISIOA!
Soilik batera borrokatuz, denon artean, egingo gara indartsu, soilik kolektiboki erantzunez geldiarazi ditzakegu.
Baina bada lana oraindik, gazte asko biltzeko, buru asko kontzientziatzeko, alternatiba asko eraikitzeko, barrikada asko altxatzeko.

Guztiagatik, Iruñerriako gazte mugimendu osoari datorren Urriaren 17an 18.30tan Txantreako Auzotegin burutuko den asanbladan parte hartzeko deialdia egiten diogu, bertan, egoera honi behingoz amaiera emateko eztabaidan sakondukoko dugu.

“Ez bada zapalduentzat justiziarik, ez bedi izan zapaltzaileentzat bakerik”

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada