2013/10/11

#AldeHemendik Altsasun eskatuko dute bihar indar errepresiboak alde egitea

Ospa Herri Mugimenduak urriaren 12rako antolatu duen eskualdeko mobilizazioan parte hartzera gonbitea luzatu du. Urriaren 12an "ezer ospatzeko" ez dagoela "ozen esan eta gure herrira gerra egitera etorri den guardia zibila" alde egiteko eskatuko dute.
Ospa Egunean erakutsitako "borroka eredugarriarekin" jarraitzea ezinbestekoa izango dela azpimarratu nahi izan dute, "azken egun, aste, zein urteetan sufritu dugun errepresioarekin bukatu nahi badugu". Urriak 12, larunbata, eguerdiko 13:00etan, Altsasuko plazan burutuko dute mobilizazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada