2013/09/26

#SFTxikitonEreBai Tabernari, bizilagun eta elkarte ezberdinak jai herrikoien alde agertu dira eta UPNri oztopoak ez jartzea eskatu diote

Datorren ostiralean arratsaldeko 17:30etan San Jose plazan Auzogunearen muntaia burutuko da auzolanean. Horretan parte hartzea deitu dute. Bestalde, auzoko 70 tabernariak jai batzordeak jarri nahi dituen barrak babestu eta UPNk horien kontra egiteko euren izena erabili izana salatu dute.



Alde Zaharreko hainbat elkarte, ostalari eta bizilagunek atzo bldu ziren San Fermin Txikitoei buruz asteotan izan diren tirabiren inguruan euren iritzia emateko.

Festa Batzordeak 41 urtetan egindako lana txalotu zuten, gaur egun San Fermin Txikiak Iruñean duten atxikimendua horren esker dela azpimarratu, eta "ez erakunde ofizialek" egin dutenagatik. Horrexagatik eskatu zuten batzorde horri "modu askean eta neurrigabeko baldintzarik gabe lan egiten uztea".

Jai gunea izango da, "oztopo eta mehatxu" guztien gainetik
"Oztopo eta mehatxuen gainetik" aurrikusitako ekitaldi eta instalazio guztiak jarriko zirela erabaki zen pasa den asteazkenean Alde Zaharreko bizilagunek egindako asanbladan. Bertan 200 pertsona baino geihago bildu ziren, eta Redinean jarri nahi den Auzogunearen bitartez, "Nabarrerian bizi izan diren jende pilaketak bideratzea" nahi dituzte, eta horrekin batera, barren bidez, baliabide ekonomikoak lortu jai herrikoiak finanziatzeko. Udaleko agintariek ez dutela beste alternatibarik proposatu iragarri zuten, eta ondorioz, bizilagunei deia egin zieten gune hori eraikitzeko auzolana osatzera. Horretarako hitzordua jarri zuten: ostiralean arratsaldeko 17:30etan San Jose plazan.

Amaitzeko, Iruñeko udal Gobernuari egiten ari denari buruzko "hausnarketa egitea" eskatu zioten. "Ez zaituztegu atsekabetu nahi, ezta diru erreguekin denbora galdu arazi nahi, oztopoak ez jartze hutsarekin nahikoa dugu", azpimarratu zuten.

Tabernariak jarri nahi diren barrak babesten dituzte
Jai Batzordeak proposatutako barren aurka oldartu da behin eta berriz Iruñeko Udalak. Are geihago, jai herrikoiak antolatzeko eta ekitaldi zein ekimen guztiak diruz finanziatzeko barra hauek duten garrantzia konturatuz, UPNk gogor egin du horien aurka, eta "bidegabezko lehia" suposatzen dutela esan du behin eta berriz. Tabernarien izena erabili izan du argudio hau indartzeko, baina inoiz ez du tabernari hauen izena eman, edo nortzuk diren zehaztu. Orain, kontrakoa gertatu da. Osotara Alde Zaharreko 70 tabernek jai batzordeari babesa eman diote, eta barra hauek "bidegabezko lehia" ez direla azpimarratu dute.

Programa SFTX 2013 Egitaraua by joanesnaiz

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada