2013/09/26

Lizarrako Pinupe gaztetxeak 11. urtemuga ospatuko du datozen egunetan

Pinupe gaztetxeak 11 urte bete dituen honetan egitarau oparoa antolatu dute Lizarrako gazteek.



Pinupe Gaztetxea okupatu zenetik 11 urte igaro direla ospatzeko aste osoko egitaraua antolatu du Lizarrako Gazte Asanbladak herriko beste hainbat kolektiboekin batera. 17 urte daramatzate "udalaren oztopoen gainetik alternatibak, ametsak eta iniziatibak egia bihurtzen", baina azken urteetako krisi ekonomikoa, soziala eta ekologistari aurre egiteko gazteek "elkar antolatuak eta gure tresnak erabiliz egoera honi buelta emango diogu", aldarrikatu dute.
Zentzu horretan, hurrengo egunetan hainbat tailer praktiko eta onuragarri antolatu dituzte “haztelo tu mismo” mugimendu antikapitalista sustatuz (elektrtizitate eta sendabelar tailerrak). Beste aldetik, Ines Bengoa egindako eta emakumeei bereziki zuzendutako helduentzako eta euskarazko "Zer daramagu emakumeok poltsoan?" ipuin saioa egonen da.

Herri ezberdinetako egoera eta borroka politiko-sozialak ezagutzeko Saharatik ihes egindako laguna etorriko da hitzaldi internazionalista emateko. Irribarreak sortzeko monologoak, jamsesion eta txapelketa ezberdinak antolatu dituzte astean zehar. Eta urteurrenarekin amaitzeko Urriak 5ean Gaztetxe eguna ospatuko dute. Egun osoan antolatutako egitaraua prest dute auzolana, bazkari herrikoia, kalejira, kontzertuak eta jaia lehen platerra izanda.

Egitaraua:
IRAILAK 27 OSTIRALA 20:30: Txupinazo + pintxopote + karaokea
IRAILAK 28 LARUNBATA: Euskal Herria Eguna (Lizarran)
IRAILAK 29 IGANDEA 20:30: Zine Txiroa (Sua filma)
IRAILAK 30 ASTELEHENA 19:00: Elektrizitate tailerra
URRIAK 1 ASTEARTEA 10:00: Sendabelarren bila eta tailerra / bertso eskola irekia
URRIAK 2 ASTEAZKENA 16:30: Jam Sesion
URRIAK 3 OSTEGUNA 20:00: Sahara hitzaldia
Urriak 4 OSTIRALA 22:00: Ipuin kontalaria (Ines bengoa)
URRIAK 5 LARUNBATA GAZTETXE EGUNA
URRIAK 6 IGANDEA 20:30: Zine txiroa
URRIAK 12 LARUNBATA: Runbaos kontzertua
ASTEAN ZEHAR: TXAPELKETAK (Futbolina, Mus eta Poker)
GAZTETXEKO BARRA IREKITA
INFO+: http://lizarrakogaztetxea.wordpress.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada