2013/09/09

Leitza: Barne ministroaren bisitaren aurkako mobilizazioa izango da gaur arratsaldean

Ezker Abertzaleak deituta, arratsaldeko 19etan egingo da kontzentrazioa herriko plazan.

Jorge Fernández Díaz Barne Ministro espainiarra Leitzara joatekoa da gaur, Maxurrenea koartelea bisitatzera hain zuzen. Guardia Civilaren presentziak historikoki arazoak besterik ez dituela eragin Leitzan salatu du Ezker Abertzaleak, eta Barne Ministroaren presentzia presentzia hori iraunkortzeko "beste pauso bat" dela azpimarratu dute.



"Bizi dugun egoera politikoak gatazka politikoaren konponbidea ahalbidetuko duen pausoak ematea eskatzen du eta Espainiar Estatuak ez du norabide horretan pausorik ematen: Presoek jasaten dituzten muturreko egoerak, iheslariekiko jazarpena, Euskal Herritarron aurkako makro epaiketak, jazarpen poliziala etab. Gobernuak, pausorik ez emateaz gain, Leitzak eta Euskal Herriak gatazkaren konponbidearen alde eginiko hautuari oztopoak jarri besterik ez dizkio egiten eta egoera honen arduradun nagusienetariko bat, Barne Ministroa bera da".
Ezker Abertzaleak dio "ezinbestekoa" dela indar militar eta polizialen presentzia "bertan behera uztea".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada