2013/09/13

Iritzia: "Estafetako bost horien aldeko Herri Epaiketa"

Víctor Abarzuza Fontellas, kondenatutako baten familiartekoa

Urte aunitz lantegietan lan egin duzunean eta menperatze mekanismoetatik zerbait bizitu ondoren, uste duzu horien kopia ezagutzen duzula, “ebaki eta itsatsi” delakoa poterearen beste ohiko tokietan, bere kontakizunetan. Epai ofiziala irakurrita, lehendik ezaguna egiten zaizu, bigarren alditan ipuin klasiko bat irakurri izan bazenu bezalaxe, egiaren antza jadanik hartu duena, ipuin izaera betiere galdu gabe duena.



Irudipen hori izan dut epaia irakurrita, non batzuei lupaz begiratzen dieten bitartean, gainera, hein batean, defentsarik gabe utzi zuten; beste alderdiari, polizialari, asmaziorako bide librea uzten dioten. Potereen arteko dependentzia aski ezaguna. Hala da, epai horren 5 biktimei egotziko lizkieketen ustezko gertakariak zehetasun osoz aztertzen dituzte; aitorpen polizialak egiaztatzeko tenorean, berriz, inolako zorroztasunik. Inpunitatearen ohiko babes historikoa.

Argudiotzat hartzen du, adibidez, hitzez azaldu behar diozula lan egiten duenari edo enpresariari greban gaudela: normalizatu nahi duten pikete informatibo eta otzandua delako baldintzetako bat. Ez da nahiko azalpena ehunka lagun lantoki aurrean protestan biltzen direnean?. Hitz esplizituak jendearen haserrea baino adierazgarriagoak dira?, justizia aldarrikatuz, akusatu batzuk bezala, lanik gabe dagoena?. Badira erabakiak adierazi gabe edo isilean har daitezkeenak, geroago epai horrek dioen bezala ustezko gertakizunetan, bortxaz jarduten dutenen arteko koordinazioari erreferentzia eginez, eta, horrelaxe, hots, adierazi gabe har ez daitezkeenak, argitara aski emandako greba izanda, denok ezagututa?. Baliteke bestelakoa izatea taberna irekirik egon izan balitz eta langileok greba egin nahi izan bazuten, baina lanetik botatzeko mehatxupean egunero egotea?

Besteoi elkartasuna eskatzen diegunok, duintasuna eta klase-kontzientzia gogoan ditugula, ez dugu inolako zalantzarik. Enpresariei aurre eman behar diegu sendoki eta beldurrik gabe, bai eta lankide beldurti, epel eta eskirolei ere, zeren horietako aunitzek bakarrik goratzen duten burua ERE bidez zartako on bat jaso dutelarik, kalera hargatik bota dutelarik, edo kontratu prekariopean dagoen familiartekoren bat kalean utzi dutelarik iruzurrezko aitzaki ekonomiko hutsal batengatik, edota, are gehiago, azkenaldi honetan, etxetik erabat juridikoa den kaleratze-agiria jasota. Eta badago bidezko motibazioa lege injustuen aurka, zilegiko bihurtzen dutena: injustizia soziala; intsumisio zibila judikatura erreakzionarioak babestutako kapital handi eta ertainen berekoikeria interesatuari aurre egiteko. Irekitze librea, edozein momenturako lan prestutasun librea eta erabatekoa, kaleratze librea, morrontza librea.

Filosofo frantsesak esana bazuen, zuzenbidea boterearen maskara da. Edozein langilek, eskirola izan ezik, zein, jabearen eskua hoska egin ez dezan hondarrak ematen dizkioten maskota erosia bezalakoa baita, paper-nahaste juridiko bidez otzandu egiten duten; horiek aparte, edozeinek badaki zer gertatzen den lantokietan betiko jazarpena eta lan hertsapena dela eta. Horietako edozeinek herri epaiketaren parte dira dagoeneko, Estafetako bostak absolbitu dituztelarik, eta kondenatu bai epailea, enpresariak, poteredunak bai eta lotsagabe guztiak ere, gure aurrean egunero iruzur egiten digutenak, kontakizun polizialak direla medio; kontzientzia soziala eta langileon elkartasuna epaitzen dituzten bitartean. Egia ofizialak ez du zerikusirik herriaren egiarekin.

Ez al dira indarkeriazko irizpideak, ohiko bortxakeria eta beldurraraztea gure lantegietan gerenteek eta zuzendariek langile prekarioengan eta ez prekarioengan erabiltzen dutenak?. Ez al da bortxakeria kaleratze mehatxuaren jarduera toxikoa edo modu asaldagarrian aipatzen dizutenean zabal zabalik dagoela joateko ataria? Badago langileon greba bortxaz eragozteagatik eta beldurraraztegatik espetxe zigorraz enpresariren bat kondenatzen duen epairik? Dirudienez, bat ere ez.

Ironia burgesa baino ezin kalifikatu, aipatzea babesteko moduko ondarea dela “pertsonaren askatasun sentimendua, sosegua eta lasaitasuna bizitza normalki garatzeko”, tabernako langileen kasuan, justiziarik gabeko langabetuon garapen sozialaren gainetik omen dagoena? Ez al da pertsonenganako indarkeria blindatutako irabazien kontu korrontean zenbaki gorria bazina bezala tratatua izatea lau aberaskumeentzako probetxurako? Ez al da bortxakeria iraupeneko soldata kentzen dizutenean justizia ofizialak Nafarroako Gobernuaren dietistak errugabetzen dituen bitartean? Horretaz ari garela, atentzioa nabarmenki ematen du epailearen tema esatean tabernako langileak greba ez egitearen aldekoak zirela. Eman zuten testigantza? Ez. Urte batzuk ostalaritzan lan egin duen edozeinek, idazki hau sinatzen duen honek bezala, badaki ezegorkortasun laboralak markatutako alor horretan asuntoak ez duela hainbesterako ematen. Gehienez, sinadura behartu bat lortzeko azpikeria. Epaileak ez du ezer asmatzen, enpresari baten irizpideei jarraitzen die, besterik ez. Ezaguna egiten zaizue? Botereak morrontza eta ezaxolakeria zaintzen ditu, nazismoa sortu zeneko bilakaeran bezalatsu, hain justu. Norabide bakarreko pultsua, beti lelo bera: makur zaitezte. Justizia naziren ikurra Auschwitz-eko errausketa-labeetako atarian: “lanak aske egiten zaitu”. Epai ederra enpresarien lasaikeria deanbulatoriorako, kapitalismoa delako delinkuentzia antolatua estaltzeko modukoa.

15-M mugimenduarekin polizia harritu bazen Espainian Grezian bezalako portaera gertatu ez zelako edota nazionalismo independentistak bakerako bidea argi irekirik duelako; pribilegioei lotutako status quo-ren klase altuak eta bere defendatzaileek, lege eta ebazpen judizialen bitartezkoak haiek, suari egurra botatzen segitzen dute non gizarterik jende suminduagoak, sutan jarrita, erotuta erantzun diezaion eta bere ZEN planaren metodo hirugarren-mundutarra ezartzen jarrai dezaten borroka sozial eta laboralaren aurka, bere mesederako kontrolatzen segitzeko eta manipulatzeko moduz. Raxoik lan erreformaren beste neurriez hitz egiten du eta bere zaleek grebari buruzko legeari ekiteaz. Bakoitzak bere lana egin du, zeren, jakina, judikaturaren bidai garestiak pagatu behar dira, baita zipayo foralen luxuzko motorrak eta erlojuak ere. Epai honek areagotzen du langileon sentimenduak dituztenen sumindura, kontzientziazio eta haserrealdi sozialaren garai honetan, hain justu. Zigortu nahi gaitu eta hankak geldiarazi. Baina orduan, pijo andreak eta jaunak, hankarik gabe ibiliko ginateke nahiz eta zuen (in)segurantza sozialak babestu ez. Inork ez du zigorturik sentitu izan, beroriek borrokaren duintasuna atsegindu duzue eta begiak irekiarazi sikiera lagun bakar bati. Indignatuta baino gehiago, haserretuta baino gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada