2013/09/18

#HerriHarresia Zizurko 3 gazteen aurkako epaiketak direla eta, Herri Harresia osatzera deitu dute

2010ko Sanferminetako txupinazoan izandako istiluetan parte hartzeagatik bi gazte auziperatuko dituzte, eta bestea, Segiko kidea izateagatik. Bihar osteguna, lehenengo asanblada burutuko da arratsaldeko 19etan Kultur Etxean.



Datozen astetan Zizurko 3 gazte espetxe zigor eskaera gogorrei aurre egin beharko diete. Alde batetik, 2010ko Sanferminetako txupinazoan izandako istiluetan parte hartzeaz akusaturik dauden bi gazte epaituko dituzte, Iruñerriko beste hainbat gaztekin batera. Haien kontrako espetxe zigor eskaerak oso gogorrak dira: Joseba Erizeren aurka 11 urte, eta Koldo Sanchezen aurka 17 urte. Istilu hauetan, gogoratuko denez, gazte talde batek txupinazoan ikurriña haundi bat ateratzen saiatu zuen, baina Iruñeako Udaltzaingoak gogor oldartu zen euren kontra eta istilu larriak eragin zituen. Istilu hauen ondorioz, Madrilgo gazte bat larri zauritu zen, botila batek buruan kolpatu zionean.


Bestetik, Ainara Bakedano gazte independentista epaituko dute urrian Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasiko den epaiketan. Prozesu honetan, osotara 40 gazte auziperatuko dituzte, Segiko kideak izateaz leporatuta. Bakedanoren aurkako eskaera 12 urtekoa da. Zizurko gazte honek urte bat eta hiru hilabete eman zituen Espainiako espetxetan, beti ere sakabanatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada