2013/09/19

#HerriHarresia Konponbiderantz zubia igarotzeko beste pauso bat emango dute Lekeitioko Libre egunean

Iralaren 29an datozen asteetan burutuko diren epaiketak salatzeko eta konponbide demokratiko bat exijitzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Lekeition.




Info Topatu.info-ren bidez
Gatazkatik konponbidera, zubia igarotzera deitu dute euskal jendeartea urritik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izango diren 76 euskal herritarrek. “Denen konpromisoaz epaiketen bidez gatazka betikotzeko asmoei aurre egingo dien harresi herritarra” osatuko da ekitaldi nagusian; 12:30ean izango da, portuan.

Halere, urrats bat gehiago eman behar dela ohartarazi dute: “Harresia, zeharkatu behar dugun zubia ere izango da, egungo egoeratik bakera, gatazkatik koponbidera”. Konponbiderantz ireki den prozesua sendotzeko “guztien bultzada” beharrezkotzat jota, irailaren 29an Lekeitiora joatera deitu dute: “Deialdi berezia egiten diegu familiei, adin desberdineko jendeari, gaztei, denei, egun berezia izango delako eta eskaintza zabala izango dugulako konpromiso eguna gauzatzeko”.


Egitaraua:

10:30 / Txupinazoa herriko plazan, ekitaldia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kalejira.
11:00 / Herri kirolak herriko plazan. Erakustaldia eta lehia.
11:30 / Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa umeen gunean.
12:30 / ”Elkartasunetik konpromisora” ekimena portuan.
13:30 / Ekitaldia herriko plazan.
14:30 / Bertso saioa baloitik balokira herriko plazan.
15:00 / Herri bazkaria frontoian.
16:30 / Bazkalosteko kantu herrikoiak forntoian.
17:30 / Irrien lagunak umeen gunean.
18:00 / Kontzertuak herriko plazan: Iheskide, Itziarren Semeak eta Gatibu.


Egun osoan zehar:

Umeen gunean: terraza, ludoteka, tailerrak eta umeentzako jolasak.
Herriko plazan: herri denda, txosnak eta bokatak.
Herrian zehar: kale animazioa, musika eta giro ona.


Info + libre.epaiketarikez.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada