2013/09/27

[Bideoa] "Karenka" aldizkaria kaleratu du Ernai gazte erakundeak

Lehenengo zenbakia da, eta argitalpen honetan 26/11 epaiketaren inguruko erreportai bat irakur daiteke. Gainera memoria historikoaren inguruko hausnarketa egiten da, eta nazioarteari begira, Herrialde Katalanetan ematen ari den burujabetza prozesuaren inguruan hitz egiten da. Aldizkariarekin batera, bideo elkarrizketa bat zabaldu dute gazteen kontrako epaiketan auziperatuak diren hiru pertsonekin.


Urrian hasiko den 26/11 epaiketari buruzko xehetasunak azaldu dizkigute Eñaut Aiartzaguena, Amaia Elkano eta Goizane Pinedok Ernaik egindako bideo elkarrizketa honetan. Euren esperientzia eta sentipenak partekatu dituzte gurekin, borrokarako dei eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada