2013/09/24

[Bideoa] Nafarren erresistentziaren ikurra den Amaiurko gazteluan mugarria inauguratu zuten pasa den larunbatean

Ekitaldian Amaiurko alkatea, Nafarroa Bizirik ekimeneko ordezkariak, Onintza Enbeita bertsolaria, Garazi Goienetxe abeslaria, Amaiurko aurreskulariak eta Eskort eta Pottoka abeslariak parte hartu zuten. Ekitaldiaren ondoren, 200 lagun baino gehiagok Zikiro baten inguruan bazkaltzen elkartu ziren.




Amaiurko gazteluaren lehenengo aipamena 1192. urtean aurkituko dugu, Garcia de Oroiz Amaiurko tenentea zelarik.

1452. urte arte, Nafarroako gerra zibila, ez ditugu gertaera armatuak ezagutuko. Juan de Ursua, Etxaideko Jauna, garai horretako gazteluaren arduraduna, Carlos printzearen alde kokatuko da, beraz, Juan II. erregearen kontrakoa. Azkoiengo Mosen Pierresek Amaiurko Gaztelua erasotuko du, eta bertan zeuden beamondarrak kanporatzea lortuko du.

1521eko udazkenean, Bonivet mariskalak zuzentzen zuen frantziar-napar tropek, gaztelua berreskuratu zuten, 1512. urtetik Gaztelaren eskuetan zegoena. Ordutik, Medranotar Jaime Belaz, bere semea Luisekin batera, gotorleku honen defentsaren arduraduna izango da. Beraiekin batera, Jasoko Migel, Ollokiko Juan, Azpilikuetako Juan, Mauleko Luis eta Victor, 150 lagun osotara.

Mirandako Kondea Erregeordeak, 10000 soldadu osatutako armada bat antolatu zuen, uztailaren 5ean Iruñeatik atera, eta 14ean Amaiurrera heldu zena. Borrokaldi gogor batzuen ondotik, 1522ko uztailaren 19an amore eman zuten. Kroniketan, azken une arte gaztelua defendatu zutenek erakutsitako erresistentzia heroikoa goraipatuko dute.

1522Ko abuztuaren 22an, gaztelua erre eta bolboraren laguntzarekin eraitsi zuten. 1637. urtearte hondarrak besterik ez ziren gelditu, orduan, beraltxatu zuten, muga zaintze aldera. 1641. urtean, eraitsia izateko agindua eman zuten, eta desagertu arte, bere hondakinak gotorleku txiki gisa erabiliak izan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada