2013/09/20

[Bideoa] LAB: "Ez da suizidio bat, hilketa baizik"

LABek deituta, manifestazio batek Altsasuko kaleak zeharkatu zituen Jabi Paniaguaren heriotza salatzeko. Salaketa nafar Patronalaren parera ere heldu da. Jabi Susundeguitik kaleratutako LABen afiliatua zen. Bi aldiz kaleratu zuten eta bigarrenaren ondotik erabaki zuen bere bizitzarekin amaitzea. LABek "patronalaren txantaia, eraso eta mehatxuek langileriarengan sortzen duten sufrimendua" salatu du. "Kapitalismoak hiltzen du! lelo hutsa baino, errealitate gordina" dela esan du, eta sistema "anker honekin" amaitu beharra dagoela azpimarratu du, "pertsonen bizitza enpresarien etekinen aurretik jarriz."


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada