2013/09/07

[Bideoa] Eragileen ekarpenak jaso zituen Herritarron Epaiak Iruñean Anaitasuneko ekitaldiaren atarian

Dagoeneko Nafarroako 9 euskal preso politikoek sufritu dute 197/2006 Doktrinaren aplikazioa. Euren askatasuna exijitu zuen atzo Herrirak Nafarroako Parlamentuaren aurrean eragile ezberdinen babesarekin.




197/2006 doktrinaren aurkako ekimen ibiltariari amaiera emango dion Anaitasuna Pabiloiko ekitaldia burutzeko 8 egun eskas falta direnean, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek euren ekarpen eta babes grafikoa eskaini zioten atzo Herritarron Epaiari Iruñean, Sarasate pasealekuan egin zen ekitaldian. Besteak beste, ELA, LAB; ESK, STEE-EILAS, EHNE, CNT, Aralar, Sortu, Eusko Ekintza, Sasoia, Askapena, Bilgune Feminista eta Herria 2000 Eliza parte hartu zuten Iruñeko ekitaldian.

Ekimen ibiltari honen bidez, Ines del Rioren kasuan epaia emana dagoela adierazi nahi du Herrirak. "Epaiak badu alderdi juridikoa, Estrasburgon 2012ko uztailean aho batez emandakoa. Eta badu alderdi soziala ere, euskal gizartearena, behin eta berriz eskatu baitu giza eskubideen errespetua eta 197/2006 doktrinaren derogazioa", dio Herrirak.

80 herri baino gehiagotan milaka lagunen ekarpenak jaso ondoren, irailaren 14an Herritarron Epaia bere azken plazara helduko da, Anaitasuna pabiloira. Bertan, sorpresaz beteriko ekitaldi batean, Herritarron Epaia aditzera emango da, Europako instituzioetara eraman baino lehen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada