2013/09/14

Berriozarko Euskararen Astea ekitaldiz eta ekimenez beterik dator

Irailak 16etik aurrera egingo dira ekimenak, eta Irailak 21 Euskararen Eguna ospatuko da.


Berriozarko euskararen aldeko herri ekimenak hirugarren urtez jarraian, euskararen astea antolatu du, herrian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko asmoz. Aurtengoak Irailaren 16tik 21era izanen da eta bideo emanaldiak, solasaldiak, jolasak, triki-poteoa, euskaldunen bazkaria, kontzertuak eta bestelako hainbat eta hainbat jarduera eskainiko ditu. Berrikuntza nagusia larunbateko Koadrilen arteko Ikuskizun-desafioa izanen da, zeinetan, hainbat koadrilak abesti bat, parodia bat edo nahi duena taularatuko duen. Hau larunbat arratsaldean izanen da, 17:00etatik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada