2013/09/18

Baztango bizilagun bat 2.000€-ko isun batekin zigortu dute "tortura salatzeagatik"

Nafarroako Auzitegiak modu honez zigortu du Haritz Gaztelu, 2010an Elizondoko ihauterietan tortura salatzeko egindako parodia batean parte hartzeagatik. Beste hiru pertsona absolbitu dituzte.


Arranbela webguneak gaur informatzen duenez, 2010eko Elizondoko ihauteetan tortura salatzeagatik Haritz Gaztelu elizondarrari 2.000 euroko isuna jarri diote. Auzi berean auziperaturiko bertze hiru gazteak absolbitu dituzte.

2010eko Elizondoko ihauteetan orgen segizioan gazte batzuk torturak salatzen zituen antzezpena egin zuten. Guardia Zibilak antzezpenarengatik salaketa jarri eta iazko urrian lau gazte baztandar irainengatik epaitu zituzten. Hasieran fiskalak kalumnia delitua egotzi zien eta zortzi urteko kartzela zigorra eskatu, baina azkenean, delituen kalifikazioa aldatu eta irainengatik epaitu zituzten. Epaiketaren bukaeran fiskalak auzipetutako lau gazteetako bakoitzarendako 5.400 euroko isuna eskatu zuen. Modu horretan egun hauetan publiko egin den sententziaren bidez Haritz Gaztelu 2.000 euroko isunera zigortu dute eta bertzeak berriz kargugabetu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada