2013/09/10

#BatGutxiago Ibai Sueskun aske gelditu da espetxean lau urte eman ondoren

Frantziako gobernuak Espainiaratu du eta Barajasko aireportuan utzi dute libre. Irailak 1etik gose greban zegoen kanporaketa hau salatzeko. Gaur Donibanen harrera egingo zaio gaueko 21etan.

#BatGutxiago Ibai Sueskun aske


Lau urteko espetxealdia beteta, Estatu frantsesak Espainiaratu egin du Ibai Sueskun preso politikoa eta Barajasko aireportuan libre geratu da.

Sueskun 2009an atxilotu zuten Lescunen. Orduztik Estatu frantsesean izan da zigorra betetzen. Tarascongo presondegian egon da gaur arte eta gose greban izan da azken egunetan, Estatu espainolera kanporatua izateko arriskuagatik.

Iluntzeko 21.00ak aldera espero dute Iruñera iristea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada