2013/09/30

Arrotxapea: Ipar Gorri tabernan “Jacinto Ochoa, la prisión más larga” liburuaren aurkezpena egingo da “Ostegun-kulturalak” ekimenan barruan

Urriaren 3an gaueko 21etan  J.L. Díaz Monreal idazleak bere liburua aurkeztuko du.

Ipar Gorri tabernan “Ostegun-kulturalak” ekimena martxan jarriko du urriak 3tik aurrera. Ekimen berri honek afari-solasaldi formatoa izango du. Bizi garen gizartearen ikuspegi argiago bat izateko baliagarri izan daitezkeen gaiak jendearengana hurbiltzeko baliatuko dituzte afari-solasaldi hauek. Ipar Gorriren asmoa Ostegun kultural hauetan landuko diren gaiak funtzean heziketa gaiak izatea da. Euskal Herriaren gaurkotasuna ulertzen lagunduko dutenak, hain zuzen ere: kultura, ekonomia eta politika, kirola, sexualitatea, pertsonak eta kolektiboak, jaiak eta errebindikazioa, intenazionalismoa…. Solasaldi guzti hauek afari goxo baten inguruan izango dira.



Ibilbide honi hasiera emateko, lehenengo “Ostegun Kultural” honetan datorren urriaren 3an J.L. Díaz Monreal-en presentzia izango da, “Jacinto Ochoa, la prisión más larga” Ahaztuak 1936/1977 argitaratua, liburua aukezteko. Liburu honetan tratatzen dena gaurkotasunarekin lotura du, izan ere egun hauetan 197/2006 doktrinari buruzko Estrasburgoren epaiaren zain gaude. Doktrina hau kartzelan luzaro daramaten presoei aplikatu zaie, eta Arrotxapea auzoan German Rubenach presoa dute adibidea, 23 urte luze darama presondegian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada