2013/09/16

AHT: Manifestazio bat antolatu du AHT Gelditu azaroaren 16rako Iruñean

Proiektua "defizitarioa" dela, "porrot egin" duela eta "erridukuloa eta absurdoa" dela dio AHT Geldituk.

Abiadura Haundiko Trenaren aurka AHT Gelditu Nafarroak datorren 2013ko azaroaren 16rako Iruñean manifestaldia antolatu du, Nafarroan AHT-ren egitasmoa errefusatu eta gelditzeko eskatuz. AHT Geldituren esanetan, AHT-a makroproiektu "defizitarioa" da, eta ingurumenean "kalte izugarriak eragiten ditu". Gainera, herritarren gehiengoak lehentasunezko eskubide sozialetan, osasunean, hezkuntzan edo zerbitzu sozialetan murrizketa latzak pairatzen ari den honetan, justifikaezina dela gastu hau pentsatzen dute.
AHT-ren egitasmoak "porrot egiten" ari duela azpimarratu dute. "Gobernu eta administrazio ezberdinek AHT-ren eraikuntza lanek aurrekontuen izugarrizko xahuketa izaten ari direla inplizitoki onartu dute. Hala eta guztiz ere, nahiz eta frantzes estatuan egitasmoak atzerapen haundiak jasaten ari dituen eta eraikuntza zatien gehienetan geldialdia nabaria den, Euskal Erkidegoko eta Nafarroako gobernuek ehundaka milioi euro bideratzen jarraitzen dute proiektua atzeraezina dela irudikatu asmoz", salatu dute.

Nafarroan, AHT-a eraikuntza "aspaldian izan den erridikulorik eta absurdorik nagusienetakoa" bihurtzeko bidean dela salatu dute. UPN-ko Gobernuak soilik Kastejon eta Kanpanas lotuko lituzke AHTk, "gaineko zatiak hirugarren karrilarekin eraikiko baitira, azpiegitura xahutzeaile batean dirua pilaka botatzen ari du Nafarroa urteetako hipotekatuz". Honi guztiari berriki TSJM eginiko ebazpena gehitu behar zaio Inpaktu Medioanbientalen Deklarazioa iraungituta dagoela adierazi baitu AHT- kobertura legalik gabe utziaz.

Honenbestez, AHT-ren aurkako borrokan datorren azaroaren 16-ko mobilizazioak inflexio puntua izango da, horregatik AHT-ren aurkako oposizio guztia, talde ekologistak, gizarte eta erakunde sindikalak, eskualde ezberdinetako pertsona ezberdinek, mobilizazio honetan parte-hartzeko deia luzatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada