2013/08/08

[Bideo] Osasunaren aldeko flashmob-a egin dute Bakaikun errausketaren arriskuak salatzeko

Flashmob-a, 2013ko uztailaren 27an egin zuten Bakaikuko plazan. Herritarrak euren osasunaren alde eta errausketaren aurka biltzea zen ekimen honen helburua, eta irudietan ikusten denez, lortu zuten. Aldarrikapena giro alai, osasuntsu, partehartzeaile eta ludikoan burutu zuten. “Hartu nahi dut arnas” ozenki abestuz, dantzatuz, osasunaren alde egin eta Sakanan jarri nahi duten errausketa proiektua gelditzea exijitu zuten.





Jakina denez, FCC multinazionalak duen Olaztiko zementu-fabrikan hondakinak erraustu nahi ditu. Nafar Gobernuak bitartean, multinazionalaren alde egin eta udal autonomia eta inguruko udalen eta herritarren borondatea "gupidarik gabe zanpatu" dituela salatu dute herritarrek behin baino gehiagotan. "Errausketa prozesuak gure osasunean eragin kaltegarria izango du, gure bailarako bizilagunak gaixotasun eta heriotzera kondenatuz", azpimarratu dute flashmob honen bultzatzaileek. "Hainbat ikerketa medikuk eta zientifikok egiaztatu dutenaren arabera, isurtzen den kutsadurak hainbat minbizi sortzen ditu, gainera gurea bezalako bailarak biltzen dituen baldintza bereziak, biderkatu egiten dute arrisku hau", gehitu dute.

"Errausketa proiektua gelditzea lortuko badugu, denon inplikazioarekin izango da. Gure bailaretan osasuntsu bizi nahi dugulako, Sakanako, Lautadako, Goierriko eta Lizarraldeko herritar guztiak hemendik aurrera egingo diren errausketaren aurkako ekimen guztietan parte hartzera gonbidatzen ditugu".

1 comentario:

  1. Atzera pausorik ez! Errausketarik ez!

    Gora Sakana, Lizarra, Lautada eta Goierriko herritarrak!

    ResponderEliminar