2013/07/24

Zizurren Ordenantza Zibikoa salatu dute, eredu errepresibo batean oinarritzen delako

Zizurko Errepresioaren Aurkako Batzarrak salatu du Udalerriko Ordenantza polemikoarekin, "eta herritarrak kontuan hartu gabe", Udalak elkarbizitzarako 24 arau "inposatu" dituela, "lege hauek beharrezkoak egiten duten ustezko arazoak azaldu gabe".


Udaltzaingoaren jarrera errepresiboa salatzeko ekimena burutu dute Zizurko gazteek.
Ordenantza honek zigorgabetasun handia eman diola Zizurko poliziari ere salatu dute. "Udaltzaingoaren eredu dira azken hilabeteetan jasan behar izan ditugun  gehiegizko jarrera autoritario eta zitalak. Zigorrak egunsentian kalean abesteagatik, isunak jartzea pertsona aurrez identifikatu gabe bere aurpegia ezagutzen dutela argudiatuz, portaera lotsagabeak herriko ospakizunetan, kartelak jartzen dutenei segika ibili..."

Udal Ordenantza berri honek hauek eta beste hainbat dira arau hauetan galarazten diren "gehiegikeriak", adibidez txirrindulaz ibiltzearen debekua eta baita arropa lehioetan lehortzearena. "Denok nahiko zentzudunak gara elkarbizitzaz arduratzeko eta bizilagunekin jarrera egokiak izateko. Parkean futbola jolasteagatik isunen bidez zigortu duten haurren gurasoek ulertuko dute nola polizia nahiago duela isutzea hitz egitea eta eztabaidatzea baino".

Ordenantza hau Iruñako ereduaren jarraipena bat dela ere salatu dute. "Guztiz ezagunak dira Udaltzaingoaren egoera nahiz jokaerak Simon Santamariaren esku daudenetik. Hori ahal da alkateak imitatu nahi duen eredua? Ezin ahal dugu Zizurren elkarbizi eta eguneroko gauzak egin poliziarik eta isunik gabe?", galdetzen dute.

Poliziaren "bidegabekeriei aurre egiteko eta herritarren eskubideak defendatzeko" Zizurreko Errepresioaren aurkako Asanbladak helbide elektroniko bat martxan jarri du. Isunengatik kaltetu izan diren bizilagunei helbide horretara idaztera animatzen dituzte, gertatutakoa noiz, nola, eta zergatik gertatu den azalduz. "Abokatuen laguntza izanen dugu isunak aurrera jarrai ez ditzaten eta Udaltzaingoaren gehiegizko portaerak salatzeko, kasuak argitaratuko ditugu izenik eman gabe herriak jakin dezan zer gertatzen ari den", azaldu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada