2013/07/04

Presoak: Fresnesen, Euskal presoak borrokan, Ekhiñe Eizagirre kideekin batzeko

Fresnesen Mikel Karrera eta Alberto Matxain nafar preso politikoak aurkitzen dira.

Informazioa Gara.net eskutik.
Etxeratek ohar batean jakinarazi duenez, Fresnesko euskal preso politiko guztiak borrokaldian daude, maiatzaren 11n Ekhiñe Eizagirre zarauztarra espetxeratu zutenetik bakarturik, beste kiderik gabe, dutela salatzeko. Azaldu dutenez, bere kideak ikusteko aukera bakarra patiora ateratzen direnean izaten du, baina hesi bat izaten dute tartean. Horrez gain, egun guztian (eguneko 20 ordutan) beste euskal preso politikorik gabe egoten da, eta eurekin hitz egiteko aukerarik gabe.

Ekainaren amaieran, Ekhiñeri kideekin elkartuko zutela esan bazioten ere, ez da horrela izan. Astebetean lagunekin batuko dutela jakinarazi diete, baina, egoera oraingoz aldatzen ez denez, beraiek borrokarekin abiatzea erabaki dute. Horretarako, jendarteari eskaera egin diote Laurence Le Vert epaileari gutunak eta faxak bidaltzeko, Ekhiñe euskal presoekin batzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada