2013/07/11

#HerriaDuguArnas Beñat Atorrasagastiren aurkako euroagindua ez du onartu Pauek

Lesakako gaztea den Beñat Atorrasagastiren aurkako euroagindua ez du onartu Paueko Auzitegiak, akats juridiko bat tarteko.



Naiz.inforen bidez
Beñat Atorrasagastiren aurkako euroagindu eskaera atzera bota du Paueko Auzitegiak, fiskalaren eskaerarekin bat eginez.

Ez onartzearen arrazoia akats juridiko bat da, Kazeta.infok azaldu duenez. Izan ere, Atorrasagasti ekainaren 23an atxilotzeko baliatu zuten Schengengo prozedurak 2013ko maiatzaren 30eko data zuen, baina epaitegira aurkeztu zuten euroaginduak ekainaren 13ko data zeukan. Hori dela-eta, lehen euroagindua ez zela esistitzen eta atzera bota du Paueko Auzitegiak.

Atorrasagastiren aurkako euroaginduarekin batera, Jokin Aranalde eta Aitor Zubillagaren aurkakoak ere aztertu zituzten herenegun. Zubillagaren auzian ere Atorrasagastiren kasuko akats juridiko berbera dago, hau da, 2008ko euroagindu bat tarteko atxilotu zutela ekainaren 25ean Saran, baina Estatu espainoletik bidali dituzten agirietan 2013ko euroagindu bat ageri da. Hori dela-eta, abokatuak nulitatea eskatu du.

Amaia Rekarte abokatuak, Atorrasagasti eta Zubillagaren kasuetan akats juridiko berbera badela ikusirik fiskalak batean ez onartzeko zergatik eskatu duen eta bestean ez azaltzeko arrazoirik ez dutela ikusten adierazi du.

Aranalderen, Zubillagaren eta Ibon Fernandez Iradiren aurkako euroaginduen ebazpena hilaren 16an jakinaraziko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada