2013/07/14

Fresnesen dauden euskal preso politikoak mitard ziegetan aurkitzen dira bakartzearen aurkako protestan

Gutun bat igorri dute komunikabidetara euren egoera zein den azalduz

"Aupa!!
Besarkada bero bat guztioi! Fresneseko kideak mitarrean gaude uztailaren 09-tik, Fresnesen sasibakartuta duten Ekhiñe Eizagire kidea beste kideekin jarria izan arte.



Ekhiñe maiatzaren 11-an ekarri zuten Fresnesera, eta epaileak beste kideengandik aparte jartzeko agindu zuen. Hobekuntza txiki batzuk lortu genituen. Motzean, aktibitateetara joan ahal izatea, beste kideekin egon daitekeelarik, eta patioa kideak ateratzen diren ordu berean ateratzea. Patio ezberdinetan egonda, patioak burdinsare batek banatzen dituenez kideak ikus ditzake, baina burkinsareak banatuta. Hau onartu genuen esan zigutelako neurrri tenporala zela, baina Kolektiboa banatu eta tensio ugari sortzen dituen egoera zail honek gehiegi iraundu du. Aurreko astean Le Verti presioa egiteko gutun, faxeta eta email bidalketa herritarra antolatu delarik. Eta gaur mitarraldi mugagabea abiatu dugu.

Mitarraldi hau borrokaldi zabalago baten kontestuan abiatu dugu. Nesken aldean, Ekhiñeren sakibakartze egoeran jarri zuten. Era berean, sei ziegatako leihoetan burdinsareak jarri, eta Ekhine ez beste kide guztiak ziega hoietara bilatuz, egunero tensio haundiko egoerak sortuz. Hitz bitan, Kolektiboaren bila joan dira, zuzendaritza eta Kokektiboaren arteko akordioa hautsi dute, zatiketa eta jazarpenaren bitartez iharduera politiko minimoa ere ezinezko eginez.

Borrokaldia egituratu eta ekaina erkialdean lehen pauso eman genuen, mitarrera abiatuz, ziegetan paketeak eginda utzita, Fresnes espetxearen errefusa aukera erreal bezala kontenplatuz. Mitarrean bost egun pasa eta gero, atera eta zuzendariarekin interlokuzioa garatzen hasi ginen. Mutilen aldean jazarpen egoera gutxi gora behera altzatu zuela konprobatu genuen. Neskak burdinsaredun ziegetara bueltatu ziren, eta horren inguruko dinamika bat abiatu dute. Eta Ekhiñeren egoeraren luzapenak gure pazientzia agortu du.

Ondorioz , borrokaldi honen baitako bigarren pauso garrantzitsua, Ekhiñeren sasibakartzearen amaiarekin bukatuko da. Behin hau gaindututa, Fresnesko Kolektiboaren egoera akordioen inguruan egonkortzea lortu beharko dugu, gure dinamika politikoa berriz posible egiñez. Bitartean borrokaldian gaude.

Fresneseko Euskal Preso Politikoen Kolektiboa,2013ko uztailaren 09an."

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada