2013/07/17

#Aurtenbai Gora Iruñea! oso positiboki baloratu du Sanfermin hauetan izandako parte hartzea

Puntu beltz nagusia, eraso sexistetan ikusten dute, eta honekin batera alkatearen jarrera kritikatu dute.

Gora Iruñea! plataformak aurtengo Sanferminei buruzko balorazio baikorra egin du du ohar baten bidez. Bederatzi egunez gune aske bat izan dela Iruñean eta honek "esperientziak konpartitzeko, harremanak egiteko eta egitarauarekin gozatzeko" aukera eman duela goraipatu dute. "Bertan ekitaldi gastronomikoak eta kulturalak ospatu ditugu, umeentzako ekitaldiak ere izan dira eta baita kirol eta musika ekimenak ere. Argaren ibaiertzera hurbildu diren hamaika lagunen irribarreak eta poztasuna nagusi izan dira aurtengo Sanferminetan. Honenbestez agerian geratu da hiritarron nahia. Iruindarrok Iruñeko guneak kudeatu behar ditugu, hiritarrok protagonista bilakatu behar dugu", azpimarratu dute.



Zentzu honetan, Sanferminak orain arte izan duten osagai herrikoia berreskuratu behar dela uste dute. "Hiritarrok instituzioekin batera gure jaien antolakuntzan, guneen kudeaketan eta gozamenean parte hartu behar dugu".

Iruñean eman diren eraso sexisteen aurrean ere iritzi eman nahi izan dute Gora Iruñea! plataformatik. Gai honen inguruan azaldu nahi izan dute "jarrera sexistek lekurik ez" dutela hemen eta "merezi duten erantzuna jaso" behar dutela. "Iruñean denak ez duela balio argi eta garbi utzi behar dugu. Kanpotik datozenek ez dezatela uste bederatzi egun hauetan egiten dutena ondoriorik ez duela izanen. Ez ditugu jarrera sexistak onartuko, emakume batek ezetz esaten duenean ezetz da".

Jaietako puntu beltza
Gora Iruñea!-rentzat eraso sexistak Sanfermin hauetako "puntu beltz nagusia" izan dira. "Are larriagoak deritzogu hiri honen alkatearen adierazpenak, indarkeria matxistarengatik ia salaketarik egon ez direla esan duenean, batez ere jaietatik desmarkatu dituenean. Sanferminetan eraso sexistarik ez direla gertatzen diote baina mundu guztiak ikusten duenaren arabera jaien arazo larrienetakoa bilakatu da. Historia errepikatzen ari da, Iruñeko udalak ez ditu benetako datuak iragartzen. Gainera emandako salaketei garrantzia kentzen die emakumearen kontrako indarkeria estali nahian", salatu dute.

Gogoratu dute indarkeria sexistaren aurkako emakumeen plataformak eta Gora Iruñea! Plataformak elkarrekin prebentzio eta eskuhartze neurri sorta bat aurkeztu zutela jaien aurretik, "baina udaletxeak muzin egin zion gure proposamenari berriz ere". Egindako lana datozen urteetan baliogarria izan dadila espero dute eta "ezinbestekoa" jotzen dute "behin betikoz Sanferminetan eraso sexisten kontrako protokolo eraginkor bat martxan jartzea".

Herritarren parte hartzea goraipatu dute
Jaiguneari dagokionez, hiritarra protagonista bilakatu dela esan dute, bera izan baita lana aurrera atera duena. "Herria zoriondu behar dugu egindako lanagatik, herriak eraiki baitu gozamenerako tresna hau. Auzoen, peñen, konpartsen, dantzarien eta herri eragileen abar luze baten laguntzarik gabe hau guztia ezinezkoa litzateke. Jaigunera hurbildu diren lagun guztien lana azpimarratu nahi dugu. Horrenbeste jende elkarlanean ikustea, muntaian, barra txandak egitean, garbiketa egitean, desmuntaian, apaltasunetik ekarpenak egitean... Zirraragarria izan da benetan! Auzolana gure nortasunaren osagai trinkoa dugu, atzoko auzolanari esker eta altruismoari esker egun garena bilakatu gara eta egungoari esker bihar izango garena eraikitzen ari gara".

Bestalde, La Runa gunean egon den garbitasuna ere azpimarratzekoa dela esan dute. Edalontzi berrerabilgarrien apustuari esker sortutako zabor tonak dezente gutxitu direla azaldu dute.

7 comentarios:

  1. Jai gune = bobo gune. aber si tratan mejor ala jente ke sakar en un konzierto al aire libre un bengala no es ningun delito. I para el ke salto encima del que encio la bengala me rekordo muxo a un policia. Ke len por sako i ke arda en el fuego de una bengala

    ResponderEliminar
  2. Tu comentario de la bengala no tiene desperdicio majo. Por cierto, el Diario de Navarra califica hoy el Jai Gune de Gora Iruñea como "una barra de bar en la Rotxapea". No asimilan que no han conseguido neutralizar el potente movimiento popular en Iruñea. Ahora la iniciativa es nuestra. Ekin lanari!!

    ResponderEliminar
  3. Para mi opinion parecia una carcel todo ballado, para mi parecer deja mucho que desear a lo que seria para mi un jai gune. Apartado de todo donde nadie te be.

    ResponderEliminar
  4. Sí pondrian limon en el kubata estaria mas riko, y el zespez lo podían aver kortado un poko mas. lo de ke no dejen bengalas da por kulo, porke yo es kon lo uniko ke me dibierto y no se yamar la atenzion de otra forma. y me pareze fatal ke aia ke hir a txandas de limpieza, a mi me da mutxo asko. estamos de resaka i keremos ke nuestras mamis nos den de komer, no andar kurrando de gratis.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. pues haber ido ami que me cuentas tu problema es. Solo digo que un dia se enciendan bengalas i no pase nada i al dia siguiente si. El año que biene mas y mejor

      Eliminar
  5. Gora Iruñea!
    Nire ustez zoragarria izan da Jai-Gunea, giro aparta, jendeak disfrutatu du eta...
    antolakuntzaren aldetik erakusgarria, hiru egun eta erdi batean montatu zen dena. ZORIONAK!
    Gauzak hobetu daiteke, nozki baina zoragarria izan da.
    AUPA LAN EGIN DUTE GUZTIAK! AUPA ZUEK!

    ResponderEliminar
  6. los comentarios de las vengalas me parecen mui secundarios. Ha estado muy bien ya que ha habido actuaciones de todo tipo y de todo gusto. Es cierto que habra cosas que mejorar pero con la colaboracion del pueblo no sera un gran problema.AURTEN BAI, HURRENGOAN ERE BAI!!! GORA IRUÑEA!!!

    ResponderEliminar