2013/07/03

[Audioa] Euskaraz ikasteko Barnetegi autogestionatua antolatu du Iruñeako Subeltz gune antiautoritarioak

Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 4ra arte luzatuko da Iruñeako gune antiautoritarioak antolatu duen Barnetegiak eta berezitasun nabarmenak dituela kontatu dio Subeltz-eko Idoiak Info7 Irratiko audientziari egindako elkarrizketa batean. Hasteko, autogestionaturiko Barnetegia izango dela azaldu du eta kokapena ere berezia da, izan ere, berreraikitzen ari den Nafarroako Artzibarren izango da. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta izen emateko ondorengo helbide elektronikora mezu bat igorri behar da: barnetegibai@gmail.com .

Entzun Info7 irratian egindako elkarrizketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada