2013/07/24

Atxiloketa berri bat Iruñean, Sanferminetan egindako propaganda politikoarekin lotuta

Espainiako poliziak gazte bat atxilotu zuen atzo Alde Zaharrean. "Terrorismoa goratzea" leporatzen diote, eta Auzitegi Nazionalean dago auzia. Atzo bertan utzi zuten aske.

Sortuk salatu duenez, atzo Iruñean atxiloketa berri bat eman zen. Iruñeako Alde zaharreko gazte bati "terrorismoa goratzea" leporatzen diote Sanferminetan propaganda politikoa egiteagatik. Atzo atxilotu zuten gaztea, goizeko 9:00etan eta 14:00ak arte izan zuten atxilo. "Nafarroaren aniztasuna aitortu eta aukera politiko guztiek eskubide berberak izan ditzaten" eskatu du Sortuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada