2013/07/14

[Argazki galeria] "Borrokarako grina" erakutsi dute Iruñeko gaztek Sanferminetan

Euskal Herrian azken hilabeteetan piztu diren hainbat borrokari keinuak egin zizkien larunbat arratsaldean, Ernaik deituta, hamarnaka gaztek Iruñeko kaleetan zehar egin zuten kalejiran. Lehen geltokia Merkaderesen ireki berri duten Burger King-ean egin zuten. Bertan, inperialismoari nahiz prekarietateari kritika egin zioten, atea pankarta batekin itxiz. Ondoren, “usteletxe” gisa izendatu zuten udaletxea, eta ikurrina bat zintzilikatu zuten “UPN kanpora!” oihu artean.
Informazio eta argazki + Topatu.info-n



Segidan, hezkuntza departamendura abiatu ziren, “egungo hezkuntza ereduak makina gisa hezten gaituela” salatzera. Margo beltzez zipriztindu zituzten departamenduko paretak. “Euskal Herriaren aldeko borrokan bizitza eman dutenentzat” ere lekua izan zen martxan: German Rodriguez eta Mikel Castillori omenaldi xumea egin zieten, margoketa eta olerkien laguntzaz.

Amaitzeko, eta epaiketen aurrean erakusten ari diren jarrerari keinu bat egiteko, herri harresia irudikatu zuten Iruñeko harresietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada