2013/07/06

#2013SF [Bideoa] Ateak Ireki eta Info7 Irratiak Sanferminak etxeraino eramaten dizkizuete

Ateak Ireki eta Info7 Irratiak elkarlanean 2013ko San Fermineko txupinazoa eskeiniko dugu. #2013SF hastag erabiliko dugu sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri emateko.




Goizeko 9etatik 12:30arte zuzeneko saioa eskeiniko dugu, eta txupinazoa eta bertan emango diren aldarrikapenen berri emango dugu. Gurekin, goizean zehar Arantza Santesteban, Alberto Pradilla eta Sebastian Rosino izango dira tertuliakide gisa. Gure estudiotik ere Iruñeko zinegotziak, Kontuz eta Langabetuen plataformako kideak, Gora Iruñea eta peñakideak... pasatuko dira. Eurekin Nafarroan eta Iruñean azken garaietan izan dira gertakariak errepasatuko ditugu, beti ere jai giroan. Aldarrikapenerako tartea ere izango dugu. Maider Caminos gazte auziperatua eta Jon Arriaga Josune Arriaga euskal presoaren senidea gurean izango dira ere horren inguruan hitz egiteko.Bukatzeko, Fermin Balencia eta Floren Aoiz hainbat abestirekin alaituko dizkigute txupinazo ondoko uneak. Kaleko konexioak Info7ko Ion Telleria eta Amaia Elixiri esatarien eskutik entzuteko aukera izango dugu, eta Gaztelu plazan kokaturik dagoen estudioan Jon Mikel Fernandez eta Maite Bidarte arituko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada